Txirrinkarako giroa eta pedalierra berotzeko Aurre-Txirrinka deitu dugun ekitaldi sortaren baitan plazer handiz “Lurraren defentsa karteletan” izeneko erakusketarako gonbita luzatzen dizuegu. Azken 40 urteotan Nafarroan lurraren defentsaren lekukoa modu batez zein bestez hartu duten hainbat borrokaren memoria grafikoa berreskuratzea du xede erakusketa honek.
Horrenbestez, ibilbide bat proposatzen dizuegu Belaguako urbanizazioa, Erreniegako kuartela edota Buñuelgo kañoi lantegiaren aurko borroken erlikietatik hasi eta Leitzarango autobiaren aurkaritzarendako Detritusek buruturiko kartel historikoetatik igaroz. Eta kable mozketaren urteurrena probesturik, ezinbestean Itoizko solidarioen inkunable batzu ere izanen dira.
Nabarmendu nahi dugu erakusketa honek hemendik gutxira argitaratuko dugun “Azpiegituren aurkako erresistentziak Nafarroan (1975-2016)” txostenerako egindako ikerketa lanetik edaten duela eta datorren asteazkenean, hilak 20, Iruñeko Gaztetxean “Borroka zaharretatik zer berrerabil daitekeen” izenburuko mahainguruaren gehigarri grafiko gisa ere har daitekeela. Bi ekimen hauek euren protagonistengan utzitako eskarmentu eta ikasbideen sozializazioan lagundu nahi dute. Berreskuratu beharreko jakintza, zalantza izpirik gabe, oroimen kolektiboa idazteko guztiz beharrezkoa, amnesiaren aurkako eta kapitalismoak bultzaturiko betiereko orainaren antidoto gisa. Zabaldiko Kalaxka gunean apirilaren bukaera arte ikusteko parada izanen duzue.

La defensa del territorio en carteles

No hay comentarios:
Publicar un comentario